Mattin Amundarain euskaltzalea hil da 87 urte zituela

Ataria 2019ko azaroaren 1a

Mattin Amundarain, 2010ean Galtzaundiren Eskerrak Zuri Ohorezko Aipamena jaso zuenean.

Galtzaundi Euskara Taldeak Eskerrak Zuri Ohorezko Aipamena eman zion amezketarrari 2010ean, «euskararen alde han eta hemen egindako lan handia» eskertuz.

Mattin Amundarain Amezketan jaio zen, eta lan kontuak medio, Arrasaten urte asko egin zituen. Amundarainek Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkartearen sortzaileetakoa izan zen, eta bertako ikastola sortzeko mugimenduan ere parte hartu zuen. 79 urterekin, Tolosako Mintzalagun egitasmoko hiztunetako bat zen, eta Galtzaundiko bazkidea ere izan da.

Mattin Amundarainen hileta elizkizunak bihar, larunbata, izango dira Amezketako San Bartolome parrokian, 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!