Erretirodunen Eguna, San Martin egunean

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko urriaren 30a

Azaroaren 11n, besteak beste, bazkarian elkartuko dira; aurrez izena eman behar da.

Gero eta gutxiago falta da San Martin egunerako, eta Amezketan prest dute Erretirodunen Eguna. Aurten astelehenez egokitu da, eta lehenik eta behin, 11:30ean, meza nagusia izango dute. Ondoren, bertsolari eta trikitilarien saio labur batez gozatzeko aukera izango dute, San Martinen bertan.

Amezketan erroldatutakoei eta 60 urtetik gorakoei zuzendutako eguna da honakoa.

IZENA EMAN BEHAR DA

14:00etan, Txindoki jatetxean elkartuko dira eta bazkaria egingo dute. Bazkalostean ere ez da faltako ez trikiti doinurik, ez eta, bertsorik ere. Bazkaritara joan nahi duenak, ordea, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango du. Horretarako, interesatuek azaroaren 4a baino lehen udaletxera jo beharko dute. Bazkariak 30 euroko kostua izango du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!