Amezketako Zumadi eskolan, azken urteetan egin duten bezala, erabilitako arropa eta oinetakoak biltzeko kanpaina martxan jarri dute. S.O.S. Afrika da parte hartzen duten kanpaina eta ikasle bakoitzari poltsa eman zaio. Norbaitek poltsa gehiago beharko balu, eskatu ditzake. Poltsak eskolara eramateko azken eguna hilaren 29a, asteartea, izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?