Kalitatea kantitateari batu zaio Amezketan

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 21a, 19:58

Partaidetzaren errekorra izan da, beharbada, Laboral Kutxa Emakume Master CUPen lau t 'erdiko ibilbidea hasi aurreko orduetako daturik esanguratsuenetako bat, baina Amezketan izandako hasierak erakutsi du kopuru igoera hori pilotarien kalitatea izugarri hobetzearekin batera datorrela.

Nabari da, urtez urte, pilotarien mailak gora egiten jarraitzen duela, bai pilota mistoarekin, bai pilota goxoarekin, eta giroak ere ez du bera egin, Amezketako Larrunarriko harmailetan ez da eta jenderik falta izan. Azpimarratzekoa da, halaber, gure pilotalekuetatik urrun, Bartzelonan ere jokatu direla Kataluniako pilotarien atarikoak.

Mailaka, aipatzekoa da pilota goxoan Andrea Aldaregiak erakutsitako maila, txapelketa honetan parte hartzen hasi zenetik etengabe hazten joan den pilotaria. Oihana Unanuek gauzak zail jarri dizkio, 9 eta 14nako berdinketekin, baina ladutako garaipena lortu du Latasarrak (18-14).

Bestalde, Maria Granado erraz gailendu zaio Maialen Ganzaraini. Granado oso pilotari indartsua eta segurua da bi eskuekin, eta 18-3 nagusitu da.

Pilota mistoko kategoria berrian ere oso partida ezberdinak ikusi ditugu. Esate baterako, Madalen Etxegarai oñatiarra eroso nagusitu zaio Amurrioko Amaiur Picazari. Arabarrak asko sufritu du bere aurkariaren sake bortitzaren aurrean, eta erresistentzia gutxi jarri ahal izan du (18-1). Maddi Unanue eta Andrea Capellanen artean jokatutako partida nabarmendu behar da. Lehia ederra bi pilotariek eskainitakoa, sekulako joko maila erakutsi baitute. Bere aita, Miguel Capellán, botillero duela, Andrea txapelketarekin batera hazten ari den pilotari horietako bat da, eta oso altu iristeko gaitasuna duten promesa gazte horietako bat da. 18-8 nagusitu da, kolpe errepertorio handia erakutsi eta partida osoan zehar oso solte eta seguru jokatu ondoren.

Emaitzen ostean, Madalen Etxegarai, Laia Salsamendi, Andrea Capellan eta Ane Mendiburu, euren partidetako garaileak, eta Maddi Berrocal eta Madi Unanue, galtzaileen artean tantorik gehien egin dituzten pilotariek egin dute aurrera pilota mixtoko txapelketan. Goxuarekin Andrea Aldaregia eta Maria Granado dira hurrengo kanporaketara pasako direnak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!