Master Cup, Amezketan

Ataria 2019ko urriaren 18a

Lau eta Erdiko Eskuz Banakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako pilota partidak Amezketako pilotalekuan jokatuko dira, bihar, 16:00etan.

Pilota mixtoko sei partida izango dira jokatuko direnak. 92 pilotari ariko dira txapelketan, eta horietako 19 dira pilota mixtoarekin lehiatuko direnak.

Hauek izango dira elkarren aurka jokatuko duten bikoteak: Uxue Oses eta Yarza Carrascal, Miren Olondo eta Ibone Salinas, Laia Salsamendi eta Mirian Arraiz, Madalen Etxegarai eta Amaiur Pikatza, Maddi Unanue eta Andrea Capellan, eta Ane Mendiburu eta Maddi Berrokal.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!