ARGAZKI GALERIA

Txakolina, edalontzitik zintzurrera

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 6a

Amezketako Ugarte auzoko festek gaurkoa dute azken eguna. Eguerdian, meza nagusiaren ondoren, frontoian bildu dira auzotarrak, txakolin dastaketa egin baitute bertan. Trikitilariak aritu dira giroa alaitzen, eta inguruko herrietatik ere bertaratu da jendea.

Dozenaka bat auzotar zeuden ermita atarian. Txakolina edalontzian zerbitzatzeko prest zeuden auzotarrak, eta pixkana gerturatu dira auzotarrak edalontziekin. Mahats zuku tragoez gain, bestelako edariak dastatzeko eta pintxoak jateko aukera ere izan dute. Bitartean, Laja Bi eta Narbaiza pandero jotzailea aritu dira frontoiko giro hotza berotu nahian; beranduago, gainera, dantzatzera ausartu dira gutxi batzuk.

18:00etan, herri kirol saioa izango da frontoian. Beñat Telleria harri-jasotzailea ariko da, Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi aizkolariekin batera. Ondoren, ingurutxoa dantzatuko dute auzotarrek, eta sagardo dastaketarekin emango die amaiera festei. Iluntzeko dastaketan ere Laja Bi eta Narbaiza ariko dira trikitiari eta panderoari soinua ateraz.

Erlazionatuak

Txakolin dastaketa Ugarte auzoko festetan

Josu Artutxa Dorronsoro 2019 urr 06 Amezketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!