Amezketarrei odola emateko deia egin diete

Ataria 2019ko urriaren 3a

Odola emateko aukera eskainiko dute, astelehenean, hilak 7, 18:30etik 20:30era. Amezketako kultur etxeko aretoan jarriko dira odol emaile elkartekoak. Orain artean odol emaile direnei bertaratzeko deia egin diete udaletik, eta nola ez, oraindik inoiz eman ez duten horiei ere gonbita luzatu diete, hitzordua dutela gogoraraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!