Hiru txapelketa irabazita amaitu du uda Jokin Altunak

Ataria 2019ko irailaren 30a

Binakako bi eta lau eta erdiko bat. San Fermin, Zarautz eta Lekeition txapeldun geratu ondoren, Logroñon San Mateotako txapela janztea zuen amezketarrak helburu atzokoan. 22-7 galduta "gustura" itzuli zen etxera. 

"Ez nuen uste horrelakorik inoiz esango nuenik, baina 22-7 galduta gustura noa". Altuna III.aren adierazpenak izan ziren atzokoan, San Mateo Txapelketaren finalaren ondoren. 16-0 aurreratu ziren Olaizola II.a eta Rezusta. Partida oso ilun zegoen eta hortik aurrera 7 tanto egitea ez zen gutxi izan. Imaz erabat menperatu zuen Rezustak, txapelketako pilotari onenak. Altuna III.a jokoan sartu ezinik ibili zen, eta Aimar Olaizola, aukerako pilotak amaitzen. Orain, udako txapelketak ahaztu eta lau eta erdikoan pentsatzeko ordua iritsi zaio Jokin Altunari. Aurrez, ordea, igande honetan Codere Txapelketa jokatuko du Zabaletarekin. Aurkariak Irribarria-Rezusta izango dira Nafarroa Arenan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!