Zubizarretari jantzi dio txapela Joxean Tolosak

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 15a

Zubizarretak irabazi du Joxean Tolosa Pilota Txapelketa. Amezketako Larrunarri pilotalekua bete egin da hiru finalak ikusteko.

Iraitz Zubizarreta da Joxean Tolosa Pilota Txapelketako garaile berria. Ataundarrak garaipena lortu du Asteasuko Jon Urbietaren aurka, 18 eta 9 irabazita.  Gazteen mailan, Beñat Senarrek 18 eta 7 irabazi du Aitor Altuna tolosarraren aurka. Kadeteen mailan, berriz, Ekain Lizeagak 18 eta 17 irabazi dio Iker Egigureni. Amezketako Larrunarri pilotalekua bete egin da, hiru finalez gozatzeko.

Larunbatean, gaztetxoen txapelketako finalak jokatu ziren. Benjaminetan Karrerak 16-14 irabazi zion Gorostidiri, alebinetan Gorostidik 16-8 Fresnedari, eta infantiletan Mujikak 18-14 Balerdiri. Bukaeran, finalista guztiak argazkia atera zuten Jokin Altunarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!