Joxean Tolosa txapelketaren finalak bihar eta etzi jokatuko dira Larrunarrin

Ataria 2019ko irailaren 13a

Joxean Tolosa Pilota Txapelketaren lehia nagusiko finalak igande arratsaldean jokatuko dira, Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

 17:00etan hasita, hiru mailatan jokatuko dira: kadeteetan, Lizeaga (Mundarro) eta I. Egiguren (Ilunpe) ariko dira nor baino nor; gazteen mailan, Altuna (Tolosa) eta Senar (lapke), eta nagusietan, Urbieta (Behar Zana) eta Zubizarreta (Lapke). Buruz buru jokatzen den txapelketa da, eta 18 tantora. Aurtengoa XXX. txapelketa izango da. 1989an jantzi zuen Joxean Tolosak buruz buruzko txapela, eta hurrengo urtetik hasi ziren, Zazpi Iturri pilota elkartetik, txapelketa antolatzen.

Igandeko finalak protagonista nagusiak izango badira, aurretik, bihar bertan, gaztetxoen edo txikien finalak jokatuko dira; hauek ere 17:00etan hasita. Benjaminetan Aitor Karrera eta Oihan Gorostidi lehiatuko dira. Alebinetan, Ametz Gorostidi eta Oihan Fresneda, eta infantilen mailan, Ugaitz Mujika eta Ander Balerdi. Hauek ere buruz buru jokatuko dituzte partidak.

Oihan Gorostidi eta Aitor Karrera.

Oihan Fresneda eta Ametz Gorostidi.

Ugaitz Mujika eta Ander Balerdi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!