Amezketako jaiak 2019

Belaunaldi berrien sasoia, festarik onena

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 24a

Gazteen arteko herri kirol saioak plazan bildu ditu amezketar guztiak, festetako egun handian.

Lan zerrenda luzea zuen talde bakoitzak, buruan eramateko ere, baina ederki moldatu dira, eta Amezketako plazan ez da herritar gazteenen sasoiaz gozatzea baino festa hoberik izan. Lokotx biltzean, txingan, zakua lepoan hartuta, harri jasotzen, kixkiarekin sagarrak bilduz eta korrika aritu behar izan dute, lau taldetan trebeena nor zen erakusteko.

Laranja kolorekoak izan dira azkarrenak, baina guztiei balio izan die hitzorduak, sanbartolomeak ospatzen jarraitzeko. Halaxe egingo dute, gainera, gaur iluntzean afaria izango baitute parte hartzaile guztiek elkarrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!