Amezketako jaiak 2019

Egun handia txikienentzat

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 23a

Ekintza ugari dituzte umeek prest festetako bigarren egunean. Goizean, esaterako, puzgarrietan ibili dira.

Umeek ere beraien tartea izaten dute herriko festetan eta gaur ekintza ugari dituzte beraiei zuzenduta Amezketako festetan. Puzgarrietan gozatu ederra hartu dute umeek nahiz gaztetxoek eta gurasoren bat ere ausartu da salto batzuk egitera. Oraindik, egitarau zabala dute aurretik Amezketan. Ikusi hemen osorik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!