Jokin Altuna Bilboko Aste Nagusia txapelketako finalean izango da

Ataria 2019ko abuztuaren 23a

Argazkia: @Aspepelota

Elezkano II.ari eta Galartzari 22 eta 19 irabazita, txapelarako hautagaitza eskuratu du bikoteak; bihar jokatuko dute finala, Bizkaia pilotalekuan.

Atzo iluntzean jokatutako partida nahiko parekatuta hasi bazuten ere, Altunak bere trebeziak kantxaratu zituen, eta partidako pilotari nabarmenena izan zen. Horrela, markagailuan 22 eta 19ko emaitzarekin, Aste Nagusia txapelketako azken koskara iristea lortu du Jokin Altunak, Beñat Rezustarekin batera.

Berez, biharko partidan, Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu behar lituzkete aurkari, baina Urrutikoetxeak min hartu du, eta geldirik egon beharko du aste luzez. Horrela, Altunak eta Rezustak Laso eta Albisu izango dituzte aurrez aurre, bihar, 19:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!