Amezketako jaiak 2019

Jaitsi da eulia Amezketara

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 22a

Eulia jaitsita eta txupinazoa botata, umorez hasi dituzte Amezketako jaiak.

Iruñeko txupinazoa irudikatuz eman diete hasiera Amezketako festei. Aurreskua egin dute lehenengo eta bertsoa ere bota dute udaletxeko balkoitik. Gozaraziz gozatzera bultzatu ditu herritarrak txupinazoa botatzeko ardura izan duen kuadrillak. Festak ondo pasatzeko eta inoiz ez luketela bukatu behar esateko ere baliatu dute aukera. Behin suziria lehertuta, poteoa egin dute. Festak hasi bakarrik egin dira oraindik eta zertaz gozatua egongo da hurrengo egunetan. Ikusi hemen egitarau guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!