Amezketako jaiak 2019

Pilotan hasi dituzte Amezketako festak

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 22a

XVIII. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak jokatu dituzte, frontoi zaharrean.

Herri pilotazalea da Amezketa eta hori nabari da jaien hasieran ere. Izan ere, festetako lehen ekintza izan dira XVIII. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak. Orotara, lau partida jokatu dituzte, adinaren arabera banatuta. Haurrei dagokienez, txikienetan, Amets eta Oihanek 16 eta 15 irabazi diete Xabat eta Auritzi. Hurrengo mailan, Joanes eta Oihan 16 eta 4 nagusitu dira Aitor eta Janitzen aurka. Azkenik, Oihane eta Ander 18 eta 16 gailendu zaizkie Saioa eta Ugaitzi. Helduen mailako partidan, berriz, Loidi eta Egoitz izan dira garaile, Artola eta Iparreri 22 eta 19 irabazita.

Festak hasi baino ez dira egin Amezketan. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!