Altuna III.ak Zarauzko Torneoko txapela jantzi du, Martijarekin batera

Ataria 2019ko abuztuaren 19a

Irribarria eta Rezustaren aurka 22-11 gailendu ondoren, aurtengo txapeldun geratu dira Altuna III.a eta Martija.

Atzo arratsaldean jokatu zen Zarauzko Torneoko finala Aritzbatalde pilotalekuan. Amezketarrak Martija izan zuen atzelari eta Irribarria eta Rezusta aurkari. Irribarriak ez zuen partida hasiera txukuna egin eta erraztasun horiek aprobetxatzen saiatu zen bikote irabazlea. "Iker bere mailatik behera aritu da, berak berez gaur baino askoz hobeto jokatzen du", esan zuen Altunak partida amaitu berritan. Markagailua erabat haustea lortu zuten hasiera-hasieratik, 15-2 irabazten jarrita. Amaierarako, emaitza itxuratzea lortu zuten aurkariek, eta  22-11 amaitu zen partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!