Amezketan, esku pilotak ez du etenik

Ataria 2019ko abuztuaren 14a

Joan den asteburuan final-laurdenetan sartu zen XXX. Joxean Tolosa txapelketa, eta honezkero sei partida jokatu dituzte jada.

Ostiraleko partidetan, Lizeagak 18-10 irabazi zion Amianori, kadeteen mailan, eta gazteetan, berriz, Zubeldia gailendu zitzaion Elolari –Loiarteren ordezkoari–, 18 eta 7koarekin. Azkenik, nagusien mailan, Urbieta gehiago izan zen, eta Tuiz de Larramendiri bi tantoko aldeaz irabazi zion, 18 eta 16.

Larunbatean, berriz, beste hiru norgehiagoka hartu zituen Larrunarri pilotalekuan, eta haietan Erkiagak, Altunak eta Karregalek egin dute aurrera, hurrenez hurren, kadeteen, gazteen eta nagusien mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!