Final laurdenetan sartzera doa Joxean Tolosa txapelketa

Ataria 2019ko abuztuaren 8a

Bihar eta etzi jokatuko dituzte fase berriko lehen sei partidak, Larrunarri pilotalekuan.

XXX. Joxean Tolosa txapelketak ez du etenik, eta asteburuan final laurdenetan sartuko da lehia, kadete, gazte eta nagusien mailan.

Bihar iluntzean, 21:30etik aurrera, lehen final laurdenak izango dira, eta Lizeaga (Mundarro) eta Amiano (Tolosa), Zubeldia (Intxurre) eta Loiarte (Erreka) eta Urbieta (Beharzana) eta Ruiz de Larramendi (Lapke) ariko dira.

Larunbatean, berriz, ordu eta leku berean, Erkiaga (Zeanuri) eta Naldaiz (Lapke) ariko dira kadeteetan, Altuna (Tolosa) eta Salegi (Zestona) gazteen mailan, eta Karregal (Galdakao) eta Zubiria (Zazpi Iturri) nagusietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!