Zazpi Iturri elkarteak iragarri ditu atzo iluntzeko norgehiagoken emaitzak ere, eta kadeteek, gazteek eta nagusien mailetako partidek honako emaitzak izan zituzten, hurrenez hurren: Altunak 18 eta 13 irabazi zion Egigureni; Senar erraz nagusitu zen Ugartemendiaren aurka, 18 eta 2 irabazita; Zubizarretak hamar tantoren aldearekin erdietsi zuen garaipena, Apezetxearen aurka, 18-8koarekin.