Iragarri dituzte asteburuko partidak XXX. Joxean Tolosa txapelketan

Ataria 2019ko abuztuaren 1a

Ostiralean eta larunbatean, 21:30ean izango dira partidak Larrunarri frontoian.

Ostiralean, abuztuak 2, honako partidak jokatuko dira: kadeteetan Olaiz (Oiarpe) Ibarraren aurka (Paz Ziganda); gazteetan Larrazabal (Amurrio) I. Amianoren aurka (Tolosa); eta nagusietan Exposito (Pagazpe) Olaetxearen aurka (Irurtzun).

Larunbatean berriz, abuztuak 3, honako partidak jokatuko dira: kadeteetan Egiguren (Ilunpe), U. Altunaren aurka (Intxurre); gazteetan Senar (Iapke) Ugartemendiaren aurka (Tolosa); eta nagusietan Zubizarreta (Iapke) Apezetxearen aurka (Goizueta).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!