Naldaiz, Uranga eta Uribe irabazle, Joxean Tolosa txapelketako larunbateko jardunaldian

Ataria 2019ko uztailaren 30a

Aurrera doa Amezketako Zazpi iturri taldeak antolatutako txapelketa; joan den asteburuan bi jardunaldi jokatu zituzten

XXX. Joxean Tolosa pilota txapelketako norgehiagokak badoaz aurrera, eta Amezketako Zazpi Iturri taldeko kideek iragarri dituzte larunbatean jokatutako hiru partiden emaitzak ere.

Kadeteetan Naldaizek irabazi zuen Ibarlozaren aurka, 18 eta 10. Gazteen mailan, berriz, Uranga erraz nagusitu zen markagailuan, Etxeberriari 18-2 irabazita. Azkenik, nagusien kategorian, Uriberen eta J. Alberdiren artekoa 18-13 amaitu zen. Partida guztiak buruz buru jokatzen ari dira, kantxa osoan, eta gizonezkoen kategorietan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!