Jokatu dira XXX. Joxean Tolosa txapelketako asteburuko lehen partidak

Ataria 2019ko uztailaren 27a

Gizonezkoen kadete, gazte eta nagusien mailetan ari dira partidak jokatzen, Amezketako Zazpi Iturri elkarteak antolatuta. Buruz buru kantxa osoan jokatzen da, herriko Larrunarri frontoian.

Ostiraleko partidetako emaitzak dira hauek: kadeteetan, Gorrotxategik (Arbizu) 11 eta Emaldik (Zeanuri) 18; gazteetan, Odriozolak (Zestoa) 11 eta Zubeldiak (Altzo) 18; eta nagusietan Irazustabarrenak (Alegia) 18 eta Gaskuek (Larraintzar) 11.

Gaur, 21:30ean hasita, Larrunarri frontoian honako partidak jokatuko dira: kadeteetan, Naldaiz (Lazkao) eta Ibarloza (Markina); gazteetan, Alberdi (Azpeitia) eta Iker Amiano (Irun, Tolosa elkartekoa); eta nagusietan Uribe (Gasteiz) eta Julen Alberdi (Andoain) ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!