Ostiralean amaituko da Bizkaira joateko apuntatzeko epea

Ataria 2019ko uztailaren 10a

Uztailaren 17rako 60 urtetik gorako amezketarrentzat Bizkaira irteera antolatu du udalak. Irteera 08:30ean izango da eta hamaiketakoa egitera Busturialdean geratuko dira. Ondoren, Ekoetxea bisitatu ostean, Kortezubiko Lezika jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean, denborarik balego, Durangon egingo lukete geldialdia. Txartela ostiralerako erosi beharko da, 30 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!