Jokin Altunaren biharko partida Ataria Irratian ZUZENEAN!

Ataria 2019ko uztailaren 9a

Altuna III.ak eta Galartzak Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II.aren aurka jokatuko dute San Fermin Txapelketako partida, Iruñeko Labriten, 22:15etatik aurrera.

Lau eta erdiko txapela irabazi ondoren, igandean, Jokin Altuna berriro Labritera itzuliko da. Oraingo honetan binakako txapelketa jokatzera. Asteazkenean da hitzordua, 22:15ean hasiko den jaialdian. Ataria Irratia bertan izango da,  Iruñeko Labriten gertatzen dena zuzenean kontatzeko.

Binakako San Fermin Txapelketa sei bikote ari dira jokatzen, bi multzotan banatuta. Multzo burua bakarrik pasako da finalera. Jokin Altuna eta Ladis Galartzak bihar jokatuko dute lehen partida, Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II.aren aurka. Azken hauek atzo gauean jokatu zuten euren lehen partida, eta 22-7 galdu zuten Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Asteazkenekoaren ondoren, multzoko bigarren eta azken partida ostiralean jokatuko dute Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Finala, uztailaren 14ean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!