Euskal Parrillakoek prestatu eta zerbitzatu dute bazkaria. Entsalada, iberikoak eta parrilan egindako haragia jan dituzte animatu diren dozenaka auzotarrek. Sabela betetzeaz gain, batzuek ere zintzarria sagardoz bustitzeko tartea aprobetxatu nahi izan dute, frontoian jarri duten kupelari esker. Bazkarian, gainera, trikitilariak ere izan dira, festa giroa alaitzeko asmoz.