Udalak jakinarazi duenez, aurtengo jaietako egitarauaren azaleko irudia herritar batek egina izatea nahi dute. Hori dela eta, lehiaketa bat antolatu dute. Bi aukera jarri dituzte: marrazki bat egitea edo argazki bat aurkeztea. Irabazleak, bere lan sarituaren irudia eta izena egitarauaren azalean agertzeaz gain, bi lagunentzako afaria izango du sari modura. Uztailak 20 da lanak aurkezteko azken eguna.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?