Jokin Altunak Aspeko finala jokatuko du Ezkurdiaren aurka

Ataria 2019ko ekainaren 24a

Argazkia: Aspe Pilota

Eibarko Astelena pilotalekuan 22-10 irabazi dio amezketarrak Peio Etxeberriari, gaur arratsaldean. Altuna III.a jokoarekin ikusi da lau eta erdiko San Fermin Txapelketa honetan. Baikoko finala Artolak jokatuko du Bakaikoaren aurka. Ondoren, bi irabazleek, uztailaren 7an, final handia jokatuko dute Iruñeko Labriten.

Jokin Altunak Sopelan jokatuko du Joseba Ezkurdiaren aurkako partida. Iñaki Artolak, aldiz, Barañainen neurtuko ditu indarrak Bakaikoarekin, ekainaren 29an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!