Herri Bazkaria egingo dute betizu jatearen ordez

Ataria 2019ko ekainaren 13a

Ugarten azken urteetako ohitura aldatu egingo dute, eta Euskal Parrillakoak prestatutako bazkaria izango da.

Amezketako Ugarte auzoan urteetan egin dute betizu jatea, baina, aurten, aldaketekin dator eguna. Herri bazkaria egingo dute, eta Euskal Parrillakoek prestatu eta zerbitzatuko dute bazkaria.

Ugarteko Amuarrain elkarteak antolatzen du, eta hilaren 29an izango da bazkaria. 14:00etan jarria dute ordua, Ugarteko frontoian. Herri Bazkarira joan nahi duenak aurrez txartela erosi beharko du Ugarteko Goikoetxea-enea tabernan edota Amezketako Ametza tabernan. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 24a, astelehena, izango da.

Bi menu jarri dituzte aukeran, helduena eta 12 urte arteko haurrena. Helduek, 32 euro ordaindu beharko dute bazkarirako txartela, eta haurrek, aldiz, 12 euro.

MENUAN, ALDAKETA

Aldaketa honekin, noski, jatekoa ere guztiz aldatu da. Helduek, entsalada mistoa, iberikoak, zapoa parrillan, oilaskoa, Eceizako pasteltxoak eta kafea izango dituzte. Eta haurren menua, iberikoak, urdaiazpiko kroketak, hanburgesa patatekin eta izozkiak osatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!