Amezketarrak txundituta Alaitz Artola herritarraren kontzertuarekin

Imanol Artola 'Felix' 2019ko ekainaren 3a

Alaitz Artola, piano joleare 1 1559558600736
Alaitz Artola, piano joleare 2 1559558601436
Alaitz Artola, piano joleare 3 1559558602040
Alaitz Artola, piano joleare 4 1559558602611
Alaitz Artola, piano joleare 5 1559558603209
Alaitz Artola, piano joleare 6 1559558603831
Alaitz Artola, piano joleare 7 1559558604928
Alaitz Artola, piano joleare 8 1559558606222
Alaitz Artola, piano joleare 9 1559558607149
Alaitz Artola, piano joleare 10 1559558607920
Alaitz Artola, piano joleare 11 1559558608585
Alaitz Artola, piano joleare 12 1559558609222
Alaitz Artola, piano joleare 13 1559558609865
Alaitz Artola, piano joleare 14 1559558610507
Alaitz Artola, piano joleare 15 1559558611145
Alaitz Artola, piano joleare 16 1559558611729
Alaitz Artola, piano joleare 17 1559558612387
Alaitz Artola, piano joleare 18 1559558613042

Adin guztietako herritarrak, familia eta kontserbatorioko irakasle eta ikaskideak… txiki geratu da Amezketako Kultur Etxea.

Kontserbatorioko ikasketak amaitzean ohikoa izaten da herrian kontzertua eskaintzea. Halaxe egin zuen pasa den larunbat arratsaldean, Alaitz Artola amezketarrak ere, Kultur Etxean. Gainera, duela aste batzuk Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan lehen postua lortu zuen eta nabaritu da horrek guztiak herrian izan duen oihartzuna.


Txiki geratu zen aretoa: adin guztietako herritarrak, kontserbatorioko ikaskideak eta irakasleak, lagunak, familiarrak… denak ziren bertan eta denentzat kontzertua eroso entzuteko adina lekurik ez.


Ignacio Arakistain azpeitiarrak egin zuen Alaitzen aurkezpena. Iaz, Arakistain bera egon baitzen Alaitzen leku berean, eta artolatar familia han izan baitzen, azpeitiarraren kontzertuaz gozatzen. Oraingoan, azpeitiarra Amezketara etorri da eta aurkezpen lanak egin gainera.


Lau obra jo zituen Alaitz Artolak. Atsedenaren aurretik J. S. Bach-en Preludioa eta fuga nº6, BWV875 eta J. Hayden-en Sonata Hob XVI:52, No. 62 (MibM). Arakistainek hurrengo bi piezak aurkeztu ostean, F. Chopin-en Nocturne Op.27 No.2 eta A. Ginastera-ren Tres Piezas Op.6 No.3 (Criolla), bi obra horiek ere jo zituen piano-jotzaile amezketarrak.


40 minutuko kontzertua, partiturarik eta ezer gabe. Alaitzek jasotako animo eta txalo guztiak eskertu nahi izan zituen eta baita, bere musika ibilbidean laguntzaile izan dituenak ere eskertu. Kontxu Altuna Amezketako bere irakaslea batetik, Begoña Altuna Zumadi eskolako tutorea bestetik, eta azkenik baina ez azken, kontserbatorioko irakasleak: Oskar Gereñu eta Junkal Guerrero.


Bis batekin eman zion amaiera Artolak:Olatz Salvadorren Korapilatzen kantuarekin. Kultur Etxetik irtetean denek zuten irribarrea ezpainetan eta herrian duten talentu guztiaren jakitun ez direla aipatzen zuen batek baino gehiagok.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!