Amezketako Udalak begiraleak eta koordinatzailea behar ditu udaleku irekietarako

Irati Urdalleta 2019ko mai. 7a, 10:03

Lana egiteko aukeraz gain, begirale tituluaren praktikak ere egin daitezke. Lanerako nahiz praktiketarako inprimaki bat eta 'Curriculum Vitae'a aurkeztu beharko dira maiatzaren 10etik 25era.

Herrian antolatuko diren udaleku irekietarako begiraleak nahiz koordinatzailea behar ditu Amezketako Udalak. Lanpostu horietarako hainbat baldintza bete beharko dira: izena emateko epea bukatzen denerako 18 urte beteta izatea, udalekuen prestaketan eta udalekuek irauten duten egun guztietan parte hartzea eta libre egotea, aisialdirako begirale edo zuzendari titulua izatea, DBHko ikasketak eginda izatea, euskaraz ongi ulertu eta hitz egitea, funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik ez izatea eta inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegotako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

 

Horrez gain, aukera egongo da begirale tituluaren praktikak egiteko. Horretarako, aisialdi begirale titulua ateratzen ari den begirale eskolaren ziurtagiri bat aurkeztu behar da non egiaztatzen den ikastaroaren zati praktikoa burutu dela. Praktika postu honetarako hautagai bat baino gehiago aurkeztuko balira, hautaketa egiteko irizpidek ondorengoak izango lirateke: izena emateko epea bukatzerako 18 urte beteta izatea, udalekuen prestaketan eta udalekuek irauten duten egun guztietan parte hartzea eta libre egotea, DBHko ikasketak eginda izatea, haurren heziketaren inguruko ikasketak (magisteritza, haur hezkuntza teknikaria, gizarte hezkuntza, gizarte integrazioa edo pedagogia) bukatuak izatea edo burutzen aritzea, funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahi muga fisikorik ez izatea eta inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

 

Baldintza hauek betez gero, Amezketako Udalean edo samezketa@gmail.com posta elektronikoan honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: Amezketako Udalean edo samezketa@gmail.com helbide elektronikoan eskuratu daitekeen inprimakia eta Curriculum Vitaea. Horretarako, maiatzaren 10etik maiatzaren 25era arteko epea egongo da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!