Desfibriladore automatikoa erabiltzen ikasteko ikastaro berriak

Ataria 2019ko maiatzaren 2a

Amezketako Udalak Kanpoko Desfibriladore Automatiko bat eskuratu du, eta hori erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu.

Pertsona batek bihotzeko edo geldialdi kardiako bat sufritzen duenean erabiltzen dira. Desfibriladoreen erabilpena zaila ez bada ere, beharrezkoak dira oinarrizko ezagutza batzuk erabilpenerako. Egoera larri baten aurrean, ezagutzarik gabe erabiltzeak mesede baino kalte gehiago egin baitezake. Kultur etxeko areto nagusian, hilaren 14an izango dira bi saio: 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Ordubeteko bi saioak Amezketako Osasun Zentroko medikuak eta erizainak emango dituzte.

Ikastaroa egitera animatzen diren herritarrek, izena eman beharko dute hilaren 10a baino lehen, udaletxean; bertaratuz, telefonoz deituta edo emailez mezua idatzita. Amezketako Udalak, herritarrak ikastaroan parte hartzera animatu nahi ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!