Irribarriaren aurka jokatuko du Jokin Altunak

Ataria 2019ko apirilaren 28a

Maiatzaren 3an, ostiralean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute Aspeko bi pilotariek buruz buruko txapelketaren final-laurdenetako partida.

Iker Irribarriak 22-20 irabazi dio Victor-i Eibarko Astelena pilotalekuan. Final-zortzirenetako partida zen eta lehia oso gogorra suertatu da. Victor 19-18 aurretik joan da, baina azken tantoetan kale egin du eta aramarrak garaipena erdietsi du asko sufrituta. Final-laurdenetan Jokin Altuna egungo txapelduna izango du zain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!