Berdintasuna eta genero ikuspegia lantzeko hirugarren saioa, bihar

Ataria 2019ko apirilaren 15a

Berdintasuna eta Genero Ikuspegiaren gaia jorratzeko hirugarren saioa egingo dute, bihar, Amezketan.

17:00etan hasiko dute saioa, kultur etxeko bigarren solairuko erabilera askotako gelan. Beste behin, Amezketako Udalak herritar guztiak, gizon nahiz emakume, gonbidatzen ditu saioan parte hartzera.

Hirugarren saio honetan, aurreko saioetan landu zena berreskuratuz, Amezketa ideala! irudikatzen saiatuko dira, eta berau lortzeko bidea definitzen eta zehazten ahaleginduko dira saiora gerturatzen direnak.

Bigarren saiora 15 pertsona inguru bertaratu ziren, horregatik saioekin jarraitzea erabaki da udalak, eta horretarako, Emagin ikerkuntza eta formakuntza feministako elkartearekin hiru saio gehiago adostu ditu.

Honekin guztiarekin, Amezketako Udalak gai hauek jorratzen jarraitzeko aukera sustatu nahi du amezketarren artean, eta lehen esan bezala, bihar, 17:00etatik aurrera izango dute horretarako aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!