Aste Santuko eskaintza prestatu dute Amezketan

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 12a, 19:57

Amezketako Gaztelekuak Aste Santuko eskaintza prestatu du.

Gaztelekuko arduradunek herriko haur zein nerabe guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera, eta jardueretan aritzeko ez dela aurrez izena eman behar esan dute.

EGITARAUA

Apirilak 15, astelehena.

Nerabeak Beasaingo igerilekura joango dira, 09:45etik 14:15era. Gazteek adostutako eskaintza da, eta haurrak herriko erretirodunekin elkartuko dira, 16:00etatik 18:00etara.

Apirilaren 16a, asteazkena.

Nerabeak gazteleku berriko dekorazioan ariko dira, 16:30etik 18:30era, eta haurrek zirku tailerra izango dute, 10:00etatik 12:00etara.

Apirilaren 23a, asteartea.

Haurrak altxorraren bilan eta antzara jokoan ariko dira, 16:30etik 18:30era.

Apirilaren 24a, asteazkena. Nerabeak gazteleku berriaren dekorazioan ariko dira, 10:30etik 13:30era, eta bukatzerakoan elkarrekin bazkalduko dute.

Apirilaren 25a, osteguna. Nerabeak Donostiara joango dira, 11:00etan, Gure Kasa telebista saiora joateko.

Apirilaren 26a, ostirala. Mendi irteera haur zein nerabeentzat, 10:00etatik 12:30era.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!