Sagardotegira irteera antolatu du Ugarteko Amuarrain elkarteak

Ataria 2019ko apirilaren 10a

Amezketako Ugarte auzoko elkarteak urtero moduan Petritegi sagardotegira irteera antolatu du.

Maiatzaren 4an, 12:30ean abiatuko dira autobusez, eta 18:00etan egingo dute buelta. Sagardotegira joan nahi duenak elkartean bertan edo Goikoetxea tabernan eman beharko du izena, eta azken eguna hilaren 27a da. Ordainketa egunean bertan egingo da autobusera igo aurretik. Helduek 35 euro ordaindu beharko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!