Ibilgailuen ordainagiriak helbideratu gabe dauzkatenek, Kutxako edozein bulegotatik pasatu beharko dute ordainketa egitera, etxean jasotako ordainagiria erakutsita. Amezketako Udalaren izenean dagoen kontu korrontean ere egin daiteke diru sarrera. Ordainketa helbideratuta daukatenei martxoaren 29an kobratu zitzaien zerga.