Altuna III.a bizirik iritsi da azken jardunaldira

Ataria 2019ko martxoaren 16a

22-19 irabazi dute Altuna III-Martijak gaur arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan, Victor-Albisuren aurka. Finalerdietako bigarren jardunaldia zen. Hurrengo asteburuan jokatuko da azkenekoa.

Helburua finalerdien hirugarren partidara bizirik iristea zela esan zuen Jokin Altunak eta lortu dute. Lehen partida galdu egin zuten Irribarria-Zabaletaren aurka, eta bigarrena, gaur jokatutakoa, irabazi. Finalerdietako azkena, erabakigarria, Elezkano II-Rezustaren aurka jokatuko dute, hurrengo asteburuan.

Labriten, gaur arratsaldean, partida estua jokatuko dute Aspe eta Baiko-ko pilotariek. Victor-Albisu hasi dira aurretik, 1-3, baina ondoren gorriak 10-3 jarri dira. Dena alde zutela zirudienean, Albisu handi batek markagailua berdintzea lortu dute. Hala eta guztiz ere lehen atsedenaldi luzera Altuna III-Martija joan dira aurretik: 12-10. Bigarren atsedenaldi luzerako, ordea, markagailua alde zuten urdinek, 16-18. Azken tantoetan amezketarra nagusi izan da eta Victor-i aukerarik eman gabe markagailua eta partida irauli du Altuna III.ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!