Aitzakiarik gabeko pilota aukeraketa

Ataria 2019ko martxoaren 13a

Altuna III-Martijak larunbatean jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. Aurkariak Victor-Albisu izango dira. 17:45ean hasiko da pilota jaialdia.

 

Binakako txapelketaren finalerdietako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Lehenengo partida galdu zuten bikoteak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak. Pilota aukeraketa gaur eguerdian egin dute eta ez da inongo arazorik egon: "Gustatu zait materiala. Beraienak pixka bat biziagoak dira baina ez dago inongo aitzakiarik; pilota onak dira" esan du Jokin Altunak.

Partida hil ala bizikoa izango da amezketarrarentzat, baina horrelakoak jokatzen azken bi hilabeteak daramatzatela esan du Altuna III.ak: "Bigarren itzulia bi garaipenekin hasi genuen. Hortik aurrerako partida guztiak larunbatekoak bezalakoak izan dira. Hil ala bizi jokatzen ia bi hilabete goaz. Gogotsu gaude eta ea ondo ateratzen den".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!