Ajerik gabe, makila eta lau txapela berrirekin

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko martxoaren 3a

Amezketako talai dantzariek atzo lehen eguna izangatik, gaur, ajerik gabe astindu dituzte makilak eta oinak. 

Eztarriak ere fin, trikitiaren erritmora dantza egiteko animo oihuak botaz. Makila berriak estreinatu dituzte. Hala ere, bada indarra Amezketa aldean, eta bat baino gehiago puskatu dituzte. Arazorik ez dute izan, ordea, zakua bete ordezko makila bazuten eta.

Beste berrikuntza lau txapelena izan da. Lau txapela gorri. Bi apainduagoak, beste biak baino. Argazki zaharretan begiratuta egin dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!