Lehenik eta behin herriko beheko tabernetatik egin zuten kantujira. Jende gutxirekin hasi baziren ere, geroz eta jende gehiago elkartzen joan ziren. Afaltzeko, berriz, 40 pertsonatik gora bildu ziren. Herriko zenbait, eta eskualdeko hainbat bertsolari eta bertsozale izan ziren Amezketako Beartzana jatetxera gerturatu zirenak. Hamar bertso sorta izan ziren kantatu zituztenak.