Bertso jarrien afarirako txartelak erosteko azken eguna, gaur

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko otsailaren 6a

Bertso berriyak, geronek jarriyak lelopean antolatu dute bertso jarrien afaria, Amezketan. Hilaren 8an, ostiralean, izango da, Beartzana jatetxean.

Afarirako txartela eskuratu nahi duenak, Beartzanan bertan erosteko aukera izango du, edota 695 751 450 telefono zenbakira idatzita. Horretarako azken eguna da gaurkoa, eta 25 euro ordaindu beharko da txartel bakoitza.

Afariaren aurretik, 19:00etan, Amezketa kantari kantujira saioa egingo da herriguneko tabernetatik barrena. Harituz Bertsozale taldeak, Amezketako taldearen laguntza izan du bosgarren Bertso berriyak, geronek jarriyak saioa antolatzeko. Aurreko saioak, Larraitzen, Altzon, Zizurkilen eta Asteasun eginak dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!