Gogoratu 14 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezakeela eta gaia Amezketa dela, bertako paisaiak, pertsonak, elementuak…. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkez ditzake eta formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko. Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da: argazkia(k) non atera d(ir)en; egilearen izen-abizenak, telefonoa edo/eta helbide elektronikoa.
Orain arte argazkiak aurkeztu dituztenek udal posta elektronikora bidalita egin dute, udala@amezketa.eus, beraz udaletik herritarrak animatzen ditugu parte hartzera. 13 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 eurokoa izango da, eta argazki sarituekin, esan bezala, 2019ko egutegia osatuko da.