Kantu afaria antolatu dute Euskaraldiaren barruan, Amezketan

Imanol Garcia Landa 2018ko azaroaren 21a

Amezketa Kantari taldeak, Zazpi Itturri elkartearekin batera, kantu afaria antolatu du azaroaren 30erako, Euskaraldiarekin bat eginez.

Zazpi Itturri elkartean egingo da afaria eta haurren txanda (14 urtetik behera) 20:00etan hasiko da eta helduena, berriz, 21:00etan. Aurretik, 20:00ak aldera biribilgunean elkartuko dira kantu poteoari hasiera emateko.

Txartelak salgai daude Arkaizpe, Beharzana eta Ametza tabernatan. Azken eguna erosteko azaroaren 26a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!