Amezketako pilota finalean, alegiarrak nagusi

Ataria 2018ko azaroaren 17a

Ergoiengo festak ospatzen ari dira Amezketan. Arratsaldean, frontoi zaharrean ,VI. Hiruterdiz-aurre Pilota Torneoko finala jokatu dute. Beñat Muruak 22-13 irabazi dio Gorka Altunari.

32 pilotarik hartu dute frontoi zaharreko txapelketan. Irailean jarri zuten martxan torneoa, eta finala gaur arratsaldean jokatu dute, bi alegiarren artean. Partida borrokatu batean Beñat Muruak jantzi du txapela, Gorka Altuna iazko txapelduna mendean hartuta. Ondoren, potean ibili dira amezketarrak. 20:30ean txoooootx! egingo dute Altuna Anaiak frontoian. Gauean Oharkabe taldearekin erromeria egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!