Afaria trikiti eta pandero doinuez alaituko dela azaldu dute. Izena eman nahi duenak Ugarteko Amuarrain elkartean, Goikoetxea tabernan edo Ametza tabernan egin beharko du. Horretarako azken eguna azaroaren 20a izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, egun horretatik aurrera ez da onartuko izen ematerik.
Ordainketa gaztaina jatearen egunean bertan egingo da. Prezioari dagokionez, egunean bertan kalkulatuko da zenbatekoa zein izango den, baina gutxi gorabehera helduek 20 euro eta haurrek (12 urte arte) 6 euro ordainduko dutela azaldu dute.
Amuarrain elkartetik auzotar guztiak animatu dituzte gaztaina jatean parte hartzera, «ohitura on hauei gogor eusteko» esanez.