Igandeko bi finalistak gaztetan ere finalistak izan zirenekoa

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 13a, 20:35
Joseba Ezkurdia, 2009an txapeldun izan zenean.

Artola, Irribarria, Jaka... gaur egungo pilota munduko erreferente ugari Hitza Txapelketa –egungo Ataria Pilota Txapelketa dena–, jokatutakoak dira. Joseba Ezkurdiak hirutan irabazi zuen eta Jokin Altuna bi aldiz izan zen finalista.

Joseba Ezkurdiak 2007an jantzi zuen, lehenengoz, Hitza Txapelketako txapela. Laugarren edizioa zen urte hartakoa, eta kadete mailan jokatu zuen arbizuarrak. Finalean 18-10 gailendu zitzaion Jauregiri.

Hurrengo urtean jubenil mailako binakako txapelketako garaile izan zen Ezkurdia. Zubirirekin bikotea osatuz, Kortabarria eta Garziaren aurka 22-13 irabazi zuen. 2009an ere binakako txapeldun izan zen, Lukinekin batera, Urbieta eta Zinkunegiren aurka 18-12 irabazi ostean.

Jokin Altunak, berriz, ez du Hitza txapelketako txapelik, baina bi aldiz lortzear izan zen. 2005ean jokatu zuen lehen HITZA txapelketako finala, benjaminen mailan, Otamendirekin bikotea osatuz. 15-16 galdu zuten Baztango Untxalo eta Elizalderen aurka. Galdu arren, finaleko jokalari onenaren saria irabazi zuen amezketarrak. 2006an, berriz, Sagastumerekin osatu zuen bikotea, eta orduan ere txapeldunorde izan ziren, Telletxea eta Mitxelenaren aurka 14-16 galdu eta gero.

Joxemi Saizar, Tolosaldeko Hitzako orduko zuzendaria, Jokin Altunari finaleko pilotari onenaren saria ematen.

Otamendirekin osatu zuen bikotea Altunak, 2005ean.

Jokin Altuna 2006an, Sagastumerekin

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!