Altuna III.aren finala ikusteko autobusa antolatu dute Amezketan

Ataria 2018ko azaroaren 7a

Altunaren zaleak, aurtengo buruz buruko finalaren aurretik, Bilbon.

Azaroaren 18an jokatuko du Jokin Altunak Ezkurdiaren aurkako Lau eta Erdi Txapelketako finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Partida ikusteko sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai.

Amezketatik autobusa 15:30ean aterako da, Beartzana ondoko aparkalekutik. Pertsona bakoitzak hiru euro ordainduko ditu, eta hauek autobusera igotzerakoan kobratuko dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 15a izango da, osteguna, 10:00ak arte. Herriko tabernetan emango ahal izango da izena.

Bestalde, bihartik aurrera erosi ahalko dira finala ikusteko sarrerak, 10:00etatik aurrera. Sarrerak entradasfronton.com webgunetik bakarrik eskuratu ahal izango dira. Prezioak ondokoak dira: beheko kantxan, 100 euro; goiko kantxan, 80 euro; erreboteko kantxan (3-12 lerroak), 70 euro; erreboteko kantxan (13-16 lerroak), 50 euro; eta erreboteko lehen solairuan, 40 euro.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!