Aralarri buruzko dokumentala, bihar, Amezketan

Ataria 2018ko azaroaren 6a

ON Produzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ekoiztutako Aralar, mundua leku den lurra dokumentala proiektatuko dute, bihar, Amezketan. 19:30ean izango da saioa, kultur etxean.

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da Aralar, mundua leku den lurra. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

85 minutuko iraupena du eta azken urte eta erdian grabatu dute. Musika Pello Ramirez musikari ordiziarrak sortu du dokumentalerako. Jatorrizko bertsioa euskara, gaztelera eta ingelesez dago, eta azpititulatua da.

Urriaren 18an Donostiako Principe antzokian estreinatu zenetik ibilbide aberatsa izaten ari da zinema aretoetan, 2.500 lagunek ikusi baitute dagoeneko. Gainera, Bilbao Mendi Festibal eta Alemaniako Weisbaden hiriko Natourale festibalean lehiatzeko aukeratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!