Informazio batzorde orokorraren bilera

Ataria 2018ko urriaren 26a

Urrian, 29an, astelehena, 20:00etan hasita eta udaletxearen bilkura aretoan, informazio batzorde orokorraren bilera egingo dute.

Bileran, ondorengo gaiak jorratuko dituzte: 2019 ekitaldiko ordenantza fiskalen aldaketa, eta horren behin behineko onespena; kreditu transferentzien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2018-KALD-1 zenbakiko espedientea onesteko proposamena; kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2018-KALD-2 zenbakiko espedientea onesteko proposamena; Amezketako Udalaren VI. Plangintzaldirako erabilera plana onartzeko proposamena; besteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!