Altuna III.a astelehenean jokatzeko prest

Ataria 2018ko urriaren 12a

Amezketako pilotaria gaur arratsaldean probatu da Beotibar frontoian Peio Etxeberria ondoan zuela eta ordubeteko entrenamenduaren ondoren, "sasoi betean" dagoela jakinarazi du, astelehenean, Olaizola II.ari aurre egiteko.

Lau eta erdiko Lehen Mailako Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia izango da astelehenean Beotibar pilotalekuan, 16:30ean hasita. ATARIA irratiak zuzenean eskainiko du partida frontoitik bertatik.

Lehen partida promozio mailakoa izango da eta Darioa ariko da Etxeberriaren aurka. Bigarren, partidan beraz, Altuna III.a Olaizola II.aren aurka arituko da, amaitzeko bikoteka, Mendibal III.a eta Rezusta, Irribarria eta Martijaren aurka ariko dira. 

Amezketako pilotariak lesioa izan zuen Logroñon San Mateo txapelketan eta finala utzi behar izan zuen. Orain arte, lau eta erdiko txapelketarako zalantzan izan den arren, Aspek gaur jakinarazi du prest dagoela jokatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!